DMCorporativewww.hernanigimnasia.com

Kategoriak

Hernaniko Gimnasia Erritmikoaren Kluba 1987an sortu zen. Hasiera-hasieratik erakargarritasun handia izan du Klubak herriko haur eta nerabeentzat. 120 gimnastek osatzen dute orain kluba. Klubaren helburu nagusia da Hernanin gimnastika erritmikoa sustatzea, eta, hala nahi duten gimnastikalari guztiekin, eskolarteko lehiaketetan parte hartzea..

JAIOTZE DATA

KATEGORIA

2015-2016

Benjaminaurrekoak

2013-2014

Benjaminak

2011-2012

Alebinak

2009-2010

Infantilak

2007-2008

Kadeteak

2006 edo lehenago

Jubenilak - Senior

Benjaminaurrekoak

2016 eta 2015.ean jaiotako neska-mutilei egitarau dibertigarria eskaintzen diegu. Adin hauetarako jardueren bidez gaitasun motrizak, gorputz-adierazpena eta erritmoa garatzen ditugu, jolasen bidez. Ikasturte amaieran, erakustaldia egiten dute jendaurrean, koreografia xume batzuen bidez, ikasturtean zehar ikasitakoa azaltzeko..

Benjaminak

2013 eta 2014. urtean jaiotako neska-mutilei gimnasia erritmikoaren kirolean murgiltzen hasteko eskolak eskaintzen dizkiegu. Jolas moduan, tresna desberdinak ezagutzen hasten dira, eta Donostialdeko beste ikastetxe batzuekin batera parte hartzen dute erakustaldietan.

Alebinak

2011 eta 2012.an jaiotako gaztetxoek gimnasia-gaitasunak hobetu eta tresneriaren erabileran aurrera egiten dute. Adin honetakoek parte hartu dezakete eskola-kiroleko txapelketetan.

Infantilak

2009 eta 2010. urtean jaiotako gaztetxo hauekin talde-lana lantzen da nagusiki, elkarlana eta tresnen trukaketa. Sormena sustatzen da, eta gimnasialarien ideiekin osatzen ditugu koreografiak.

Kadeteak

2008 eta 2007.an jaiotako gaztetxoek osatzen dute kategoria hau. Badakite kirolak zer nolako garrantzia duen norberaren ongizatean, eta modu autonomoagoan entrenatzeko aukera lantzen dugu beraiekin. Erkidego mailan eta maila federatuan lehiatzen hasten dira.

Jubenilak - Seniorak

2006.ean edo lehenago jaiotakoek osatzen dute talde hau. Badute ardura eta diziplina, badakite elkarlanaren garrantziaz, taldekideen artekoa bezala entrenatzailearekikoa ere, eta baloratu egiten dute. Klubeko antolakuntza lanetan parte hartzen dute eta kirolaren alderdi guztiekin gozatzen dute.



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Escaparate erabiliz