DMCorporativewww.hernanigimnasia.com

Kategoriak

Hernaniko Gimnasia Erritmikoaren Kluba 1987an sortu zen. Hasiera-hasieratik erakargarritasun handia izan du Klubak herriko haur eta nerabeentzat. 120 gimnastek osatzen dute orain kluba. Klubaren helburu nagusia da Hernanin gimnastika erritmikoa sustatzea, eta, hala nahi duten gimnastikalari guztiekin, eskolarteko lehiaketetan parte hartzea..

JAIOTZE DATA

KATEGORIA

2014-2013

Benjaminaurrekoak

2012-2011

Benjaminak

2010-2009

Alebinak

2008-2007

Infantilak

2006-2005

Kadeteak

2004 edo lehenago

Jubenilak - Senior

Benjaminaurrekoak

2014 eta 2013.ean jaiotako neska-mutilei egitarau dibertigarria eskaintzen diegu. Adin hauetarako jardueren bidez gaitasun motrizak, gorputz-adierazpena eta erritmoa garatzen ditugu, jolasen bidez. Ikasturte amaieran, erakustaldia egiten dute jendaurrean, koreografia xume batzuen bidez, ikasturtean zehar ikasitakoa azaltzeko..

Benjaminak

2012 eta 2011. urtean jaiotako neska-mutilei gimnasia erritmikoaren kirolean murgiltzen hasteko eskolak eskaintzen dizkiegu. Jolas moduan, tresna desberdinak ezagutzen hasten dira, eta Donostialdeko beste ikastetxe batzuekin batera parte hartzen dute erakustaldietan.

Alebinak

2010 eta 2009.an jaiotako gaztetxoek gimnasia-gaitasunak hobetu eta tresneriaren erabileran aurrera egiten dute. Adin honetakoek parte hartu dezakete eskola-kiroleko txapelketetan.

Infantilak

2008 eta 2007. urtean jaiotako gaztetxo hauekin talde-lana lantzen da nagusiki, elkarlana eta tresnen trukaketa. Sormena sustatzen da, eta gimnasialarien ideiekin osatzen ditugu koreografiak.

Kadeteak

2006 eta 2005.an jaiotako gaztetxoek osatzen dute kategoria hau. Badakite kirolak zer nolako garrantzia duen norberaren ongizatean, eta modu autonomoagoan entrenatzeko aukera lantzen dugu beraiekin. Erkidego mailan eta maila federatuan lehiatzen hasten dira.

Jubenilak - Seniorak

2004.ean edo lehenago jaiotakoek osatzen dute talde hau. Badute ardura eta diziplina, badakite elkarlanaren garrantziaz, taldekideen artekoa bezala entrenatzailearekikoa ere, eta baloratu egiten dute. Klubeko antolakuntza lanetan parte hartzen dute eta kirolaren alderdi guztiekin gozatzen dute.



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | Web-aren Mapa
www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2010 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Escaparate erabiliz